XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da gauza bera, jakina, plangintza eta proiektu orokorra -nazionala dei genezakeena, zein, besterik gabe, euskararen normalizazioarekin lotuta-.

Inork gutxik ukatuko du, halere, kontzeptu biok nahikoa bateginik joan direnik hamarkada t'erdian.

Onerako zein txarrerako, duda ororen gainetiko errealitatea da hori.

Plangintza diru-laguntzak lortzeko eta oro har subentzio politika zuzentzearen aldetik ikusi behar da.

Sailean antolaketa minimo bat ezartzeko eraketa da funtsa.

Proiektua, berriz, zabalago den eremu gisa, non edozein plangintza kasu honetan euskarazko kazetagintzari egokitua kokatu behar den, zentzurik ukan dezan, bai eta kontrolatzerik izan dadin.

Frogatuta dago, adibidez, euskal prentsaren aldeko erreibindikazioa euskararen aldeko erreibindikazioarekin bateginik hasten dela, eskakizun orokorraren zati garrantzitsutzat hartzen baitira.

1980ko apiriletik ekainera bitartean, adibidez, bost manifestazio nazional egin ziren Hego Euskal Herrian euskara erreibindikatzeko.

Horietatik bat, apirilaren 19koa hain zuzen, Euskal Komunikabideen alde-koa izan zen Donostian.

Denetan, baina, egiten zen garrasi euskal komunikabideak sustatzeko eskean.

Hau diskriminazioaren paradigma zehatza da.

Benetan euskal komunikabideetan euskarari muzin egiten zaio... parodia bat da euskal diskriminazioaz mintzatzea erderaren diktaduratik zioten antolatzaileek, Karlos Garaikoetxeak Gernikan bere lehen agintaldiaren hasieran hitzaldi programatikoa zela eta esandako hitzak gaitzetsiz, alegia; no admitiremos discriminaciones famatu hura euskararen mehatxuari buruz.

Urte horretan bertan, egiten den Prentsa Euskaraz kanpainan euskal prentsarik gabe ez da Euskal Herririk esateraino ailegatzen da.

Plangintzaren harira itzuliz, Jakin, Argia eta Anaitasuna aldizkariek Euskal prentsa euskararen plangintzaren alde agiria agertu zuten 1983ko urtarrilean.

Agertu, hil horren 30ean Iruñean euskararen aldeko manifestazioaren atarian agertu zen.

Euskara normalizatuko bada, diote, nahitaezkoa du plangintza, berau orokorki eta sailez-sail egitekoa dela azpimarratuz, euskal prentsari egiten saiatuz.